miércoles, 22 de diciembre de 2010

Euskara ikasten ari naiz... Euskaraz egin behar al nuke seme alabekin?

Mitzalaguna bloggean agertzen den informazioa:

  • Garrantzitsuena komunikazioa da, beraz hizkuntza batek komunikazioa oztopatzen ez duen heinean ahalik eta gehien erabili behar da.
  • Gure seme-alabek euskararekin eta oro har edozein hizkuntzarekin harremana eta zaletasuna izan dezatela bultzatu behar dugu. Euskararekiko atxikimendua lortzeko ahaleginak egin behar dira.
  • Haurrek hizkuntza aberastasuna bereganatzeko “erabilera- ezagutza- motibazioa” prozesua egiten dute. Helduen kasuan motibazioa- ezagutza-erabilera prozesua ematen da. Beraz, haurrek euskara erabil dezatela lortu behar da.
  • Etxeko-hizkuntza, edozein izanda ere, aberatsa bada, bigarren hizkuntza ikastea errazagoa suertatuko zaie gure seme-alabei.
  • Haurrek ez dute euskara eskolarekin soilik erlazionatu behar, euskara dibertigarria eta erabilgarria dela erakutsi behar zaie. Euskararekin jolastu behar da, ipuinak asmatu, seme-alabek kontatu ditzatela, asko abestu, abestien letrak aldatu…
  • Euskararentzako eremuak lortu behar dira, eguneko tarte batzuk era sistematikoan euskarari eskaini behar zaizkio, esnatu eta eskolara joan bitarteko tartea, bazkalostea…
  • Euskararekin harreman positiboa bultzatu behar da une oro.
  • Eskola orduz kanpoko jarduera bat aukeratzeko unean, euskaraz eskaintzen direnei lehentasuna eman.
  • Gasteizen antolatzen diren euskarazko ekintzak gero eta ugariagoak dira, benetan merezi du seme-alabekin ekitaldi horietara joateak!
  • Telebista euskaraz ikus dezatela saiatu. ETB3n marrazki bizidun asko eskaintzen dituzte.
  • "Hizkuntzak ez du antza xaboiarekin” alegia, ez da erabileraren ondorioz gastatzen, guztiz kontrakoa baizik.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Liburu eta diskaren astea

Aurten Liburu eta Diskaren Azoka egingo dugu abenduaren 13, 14 eta 16an, 17:15etik 18:30era prezio beherapen oso interesgarriekin.
Abenduaren 16ean, osteguna, arratsaldeko 17:45ean bi ekitaldi: batetik, ilustrazioekin lagundutako ipuin kontaketa Alaitz Muro eta Agurtzane Villateren eskutik, “Itsasoko ipuinak”. Bestetik, haur eta lehen hezkuntzako gurasoei zuzendutako Sexualitateari buruzko hitzaldia: “Familian Sexu Hezkuntza: noiz eta nola?”. Hitzaldia, Emaize sexologia zentroko Ana Ramirez de Ocariz sexologoaren esku.

Informazio gehiago HEMEN - AQUÍ más información.

Este año la Feria del Libro será los días 13, 14 y 16 de diciembre, desde las 17.15 hasta las 18.30 horas con importantes descuentos respecto al precio de las tiendas.
El jueves 16 de diciembre, a las 17.45 h. por un lado, para las NIÑAS y NIÑOS, habrá un cuentacuentos ilustrado en euskera, con el tema: “Itsasoko ipuinak”, por la cuentacuentos Alaitz Muro y la ilustradora Agurtzane Villate. Por otro lado, habrá una charla dirigida a padres y madres de alumnos de infantil y primaria , sobre Educacion Sexual titulada: “ Educacion Sexual en la familia: ¿cuando y cómo?”. Esta charla estará a cargo de Ana Ramirez de Ocariz , sexologa del Centro Sexológico EMAIZE

Elkartearen triptikoa / Tríptico de la asociación

OIHAN Guraso Elkartea Arantzabela ikastolako ikasleen gurasoek osatutako elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa. Gure helburu nagusia da hezku...